Gobierno Vasco

Wednesday

21

2018/11/21
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2
Denbora Titulua Mota  
09:30 – 11:30 Cibersecurity Bilera Esportatu Esportatu
1 emaitza erakustea
Abenduaren 10ean Azpeitiko San Agustin Kultur Aretoan Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolaren eskutik 50.urteurrenaren harira prestatu  duten libururuaren aurkezpena egin zen.
Bi zuzendariez gain, mahaian zeudenak honako hauek ziren: Gema Gonzalez de Txabarri  Lurralde Azpeitiko ikaslota 50. urteurrenaOrdezkaritzako Hezkuntza delegatua, Azpeitiko alkatea den Eneko Etxeberria eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Guraso elkarteetako ordezkari bana.
Ikasle mordo bat sartu zen oholtzara bi taldetan banatuta  ekitaldiari hasiera emateko. Talde batekoek 25. urteurrenari egiten zioten aipu eta bigarrengokoek 50.goari.
Ondoren parte hartu zutenek eskertza eta lan onari aipu egin zioten. izan ere, atera duten bezalako liburu baten atzean lan eskerga dago. Lan itzela, dokumentazio eta artxibo lan handia duelako atzean.
Berrogeita hamargarren urteurrena ez da ekitaldi horrekin bukatu. Beste ekitaldi asko geratzen da oraindik ospatzen jarraitzeko. Esate baterako, hurrengoa abenduaren 26an izango da eta bertan, Azpeitian izan diren abeslari eta talde zenbaiteko kideek kontzertu bat emango dute.

LIKE ZIBERESKUBIDEEI

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak #Likezibereskubideei kanpaina abian jarri du lurraldeko haur, nerabe eta gazteak Sarean dituzten eskubide eta betebeharren gainean sentsibilizatzeko. Honen asmoa da haurrei eta nerabeei arlo digitalean dituzten eskubide eta betebeharrez ohartaraztea, berdintasunean oinarritutako bizikidetzarako balioak izan ditzaten

Azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna izanik, harekin bat egin nahi dugu eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri Sarean ere eskubideak eta horiei lotutako betebeharrak dituztela.